ECO-PROTECT (Eurostars-Eureka) proiektuak EUROMAT2019 biltzarrean hartu zuen parte

18/09/2019

EUROMAT biltzarra irailaren 1etik 5era izan zen Stockholmen, Suedian. Materialen zientzia eta teknologia arloko Europako nazioarteko biltzarrik nagusiena da EUROMAT. Biltzarraren bigarren egunean, Rosalina Pérez doktoreak, CIDETEC Surface Engineering-eko ikertzaileak, ahozko aurkezpen bat egin zuen:  “Pre-treatment methodologies for aluminium alloys 7000, 6000 & 2000 series for aeronautic applications”. Aurkezpen horretan ECO-PROTECT proiektuaren xedearen berri eman zen eta emaitza garrantzitsu batzuk ere azaldu ziren. ECO-PROTECT proiektuaren xedea da REACH betetzen duten ordezko estaliak balidatu eta hobetzea (aurre-tratamendua barne, funtsezko urratsa hori ere) gaur egun azalerentzako dauden Cr (VI) tratamenduak ordezkatu ahal izateko Al aeroespazialen aleazioak babesteko.

Informazio gehiagorako:

EUROMAT2019 biltzarra: https://euromat2019.fems.eu/

ECO-PROTECT proiektua: https://www.eurostars-eureka.eu/project/id/11890

Zabaldu: