CARBODY lantegi kolaboratiboa, CIDETECen Gainazaletako Ingeniaritzaren zentroan

29/06/2018

Ekainaren 19 eta 20an, CIDETECen Gainazaletako Ingeniaritzaren zentroan egin zen CARBODY lantegi kolaboratiboa, Mat4Rail eta PIVOT Shift2Rail proiektuen artekoa.

Lantegiaren helburua izan zen Mat4Rail-en garatzen ari direnkonposite eta juntura berritzaileen garapenean deskribatutako zehaztapenak berrikustea. Konposite eta juntura berritzaile horiek, berez, gero PIVOT CARBODYren agenteek inplementatzeko dira. Horrez gain, Mat4Rail-en garatutako lehenengo materialekin egindako proba mekanikoak eta suteen aurkakoak partekatu ziren PIVOTekin.

Topagunea oso onuragarria izan da, eta trenbideetako fabrikatzaile, tren-zerbitzuen hornitzaile eta goi-mailako ikertzaileen arteko lankidetza ezin hobea izan da. Parte-hartzaileek informazio erabilgarria eman zuten bi proiektuek aurrera egiteko, eta, elkarrekin, etorkizuneko trenetako konpositeak eta juntak itxuratzeko.

Informazio gehiago: http://www.mat4rail.eu/

Zabaldu: