Patzuergoa industriako hamaika bazkidek, unibertsitateek eta ikerketa zentroek osatzen dute, Europako hamar herrialdetakoak eta Estatu Batuetako batek. CIDETEC ez ezik, SINTEF zentro teknologiko norvegiarra, Poloniako Zientzien Akademiako Ingeniaritza Kimikoaren Institutua (ICEPAS), nazioartean itzal handia duten Unibertsitateak, Dortmundeko, Danimarkako eta Lovainako Unibertsitate Teknikoak (TUDO, DTU eta KU LUEVEN, hurrenez hurren), SUPREN ingeniaritza alemaniarra eta PRODINTEC espainiarra, SOLVIONIC frantsesa eta NOVOZYMES multinazional estatubatuarra ere badira proiektuko kide. Gainera, INTERACT-ek senidetzeko bi proiektu australiarretan kolaboratzen du, ANLEC R&D-ek (“Australian Coal Association” eta “Department for Resources, Energy and Tourism”-en mende dagoen organismoa) finantzatuak.
CIDETEC “PIL-en sintesia eta karakterizazioa” lehen lan-sortako liderra da. Bere lan teknikoa likido ioniko polimerikoen garapenean datza, patzuergoko bazkideei banatuko zaizkiena mintz-teknologietan ebaluatuak izan daitezen.