Ecogel Cronos Europako proiektuan parte hartzen ari da CIDETEC. Proiektuaren helburua da produktibitate handiko RTM prozesu berritzaile eta ekologikoa garatzea, konpositeen egungo ontze-denborak ez ezik, piezen kalitatea ere hobetzeko. Honako bideoak argi azaltzen du proiektuak konpondu nahi duen arazoa, baita helburuak eta aurreikusitako onurak ere:
Proiektua 2013ko irailean hasi zen, eta konposite materialezko piezetarako ontze azkarreko gel-coat hauts berriak formulatzea eta fabrikatzea izan du ardatz. Gaur arte egindako garapenaren bitartez, dagoeneko lortu da ekoizpen-denborak nabarmen murriztea, baita lantokian estireno-isurketak minimizatzea ere. Zehatzago, azken akaberako gel-coat hautsa lortu da, ontzeko denbora % 80raino murrizten duena, ohiko aukera likidoaren aldean. Era berean, inprimaziorako gel-coata lortu da, eroankortasun elektrikoduna, zeinaren bitartez ontzeko denbora erdira murrizten den, ohikoen aldean. Gel-coat berriaren beste abantailetako bat da inprimazio-prozesuaren etapa gehigarriak ken daitezkeela. Egun, garatutako teknologien baliozkotzea lantzen ari da eta, horretarako, bi erakusle hautatu dira: traktore-pieza eta automobil-ate bana. Aldi berean, egun, konposite piezetarako moldeak garatzen ari dira eta, horietan, karbono-zuntzezko ijeztuak bi funtzio beteko ditu: egiturazko errefortzu gisa, alde batetik, eta elementu bero-emaile gisa moldean, bestetik, berotze-azalera erabat homogeneoa emateko moduan.
Proiektuan Europako 13 erakundek hartzen dute parte: AIMPLAS, ECOINNOVA eta CIDETEC Espainian, Erresuma Batuko Composite Integration, AXON, FAR- UK, eta NetComposites, CLERIUM Holandan, Belgikako Indupol International N.V., Luxenburgoko e-Xstream engineering, Bielefeld Unibertsitatea (FHBI) Alemanian, KETEK Finlandian, Greziako Megara eta Italiako Steel Belt Systems Powder Coating Division (SBS).