Azokan, nanoteknologiaren, bioteknologiaren eta material berrien esparruetako aurrerapen berriak egongo dira ikusgai. Gertakizunak, Atenasen izango denak, networking aukerak eskainiko ditu kolaborazio industrialak garatzeko eta muga-ikerketako emaitzen berr8i emateko.
Azokaren barruan, FutureFlash!deritzon atal bat dago; erakusketa horretan, proiektu europarren baitan buruturiko garapenak aurkeztuko dira, eta ikusi, ukitu eta sentitu egin ahal izango dira. SHINE proiektuan CIDETEC-ek garaturiko material auto-konpontzailea hautatua izan da erakusketa horretan egon dadin.